domingo, 24 de febrero de 2013

Maitagarria eta desioa. Leire Belartieta



MAITAGARRIA ETA DESIOA

NIRE IRITZIA
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana da, Ezbai eta Tomas bidaiatzen ari diren bitartean, eta beraiei gertatutako gauzak kontatzen ari direnean.Baina hasiera aspergarria iruditu zait, denbora guztian maitagarriari buruz hitz egiten duelako,eta maitagarria denbora guztian gauza bera ari delako esaten.
Laburbilduz, dibertigarria iruditu zait, gauza asko gertatzen direlako denbora gutxian.

Nik nota hau jarriko nioke liburuari: 8/10 



 
 
LABURPEN TENTATZAILEA
Jaioberri baten gurasoek ez dakite zein izen jarri bere umeari. Hasiera batean Bai izena jarri diote baina ikusi dutenean izen hura ez dela polita, Ez izena jarri diote. Azkenean, Ezbai izenarekin geratu da gure laguna. Handitu egin denean mutil bat ezagutzen joan da, Tomas izenekoa, urteak pasa ahala, bidai bat egitera joan dira herri batera. Herri horretan oso gustura dabiltza ,beraz, bertan bizitzea pentsatu dute , baina... KRISIA HELDU DA! Eta orain …




Leire Belartieta Galardi

Jara live. Ainara Bardají

Jara live


Laburpen tentatzailea


Jara neska gazte bat da. Urte bat daramana Bartzelonan bizitzen. Neskak lagun on bat du,Ihintza. Baina Bartzelonara bizitzera joan denean herri hartan utzi behar izan du. Hala ere, egun batean Ihintzak, Jara deitzen du eta esaten dio kontzertu bat dagoela eta Astrolopitecus taldeak jotzen duela bertan.Jarak erantzuten dio berak joan nahiko lukeela baina ez dakiela bere gurasoek utziko dioten. Baina etxera iristean zer esango dio amak?Joango al da kontzertura? Ihintzarekin egoteko aukerarik izango ote du?

Iritzia



Gustatu zait liburua, Jara zintzoa delako,eta imaginatuko ez nituzkenez gauza asko gertatzen zaizkiolako. Ihintza ere gustattu zait alaia delako eta Jararekin ondo konpontzen delako. Bestalde Ainhoa eta Irma ez zaizkit asko gustatu denbora guztian Jara eta Ihintzaren artean sartzen direlako.

                                                                                                       Ainara Bardají

Jara Bartzelonan. Nerea Oscoz

Jara Bartzelonan
Laburpen  tentatzailea 
Liburu honetan Jararen istorioa kontatzen da. Liburu honen protagonistak (Jara) Bartzelonara joan beharra du bere lagun guztiak utzita. Bartzelonan lagun berri asko egiten ditu eta lana eta guzti aurkitzen du. Haietako egun batean, ikastolara hasi beharra du eta, han, bere gelako mutil bat gustatzen hasten zaio. Zer gertatuko da? Konkistatuko al du?

Iritzia 
Niri Jara liburua asko gustatu zait oso ondo egon da eta. Baina Jarak bazituen ere problema batzuk, lehenengo atalean mutil batez hitz egiten zuen asko eta orain berdina gertatu da. HAla ere, oso ondo egon da.
Horregatik, nire nota 8,5 bat izango litzateke.

Iratiko sorgin basatia. Leire Ruiz

IRATIKO SORGIN
BASATIA

IRITZIA
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, alde batetik, sorgina txintxoa dela, bost lagunekin dantza egiten duela eta lehenengo piztia hiltzen dutela. Beste alde batetik, bigarren piztiaren aurka bera bakarrik borrokatzen duela eta beraiengatik sakrifikatzen dela. Hala ere, fantasiaz beterik dagoela iruditu zait ze sorgina momentu batean odolez dago denbora pilo bat eta ez da horregatik hiltzen . Gero, piztiak sortzen dira bearaien beldurrengantatik; hau da, fantasia gehiegi duela liburuak.
Niri, orokorrean, asko gustatu zait liburuaren ideia baina fantasia gehiegi duela.
0-tik 10-era 10 bat emango nioke.

LABURPEN TENTATZAILEA

Liburu honetan protagonistak hauek dira:Laiyla, Xanti, Eloi, Iñaki, Belate, Goizargi eta sorgina izango dira.Kontua da, txango batera doazela:Layla,Xanti Eloi,Iñaki eta Belate.Txango horretan eguraldia guztiz zoro dabil momentu batean euria,elurra..., sei ume horiek goiz batean behia aurkituko dute, hurrengo egunean Goizargiren amona.Ume horiek abentura ikaragarriak izango dituzte.Zer pizti edo pertsona izango da gaiztoa? Sorgina ote?

Harry Potter eta sorgin harria. Beñat Loiarte

HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA

LABURPEN TENTATZAILEA

Harry potter bere izeba-osabekin biz ida eta Dudleyrekin, bere lehengusu umezurtza,eta ez dio inorrek maite. Egun batean, Hogwarts magia eskolatik eskutitza iritisi zitzaion onartuta zegoela eskolan sartzeko, eta iristean eskolara…


IRITZIA
Liburua pila bat gustatu zait, Harry potter oso pertsonaia interesgarria delako eta ipuinak gehiago.


                                                                               Beñat Loiarte

Geronimo Stilton. Munduko lasterketa eroena. Julen Urruzola

Geronimo Stilton.Munduko lasterketa eroena
 
LABURPEN TENTATZAILEA

Liburu honetan nahaste eder batean sartuko dU Pinkyk, Geronimo Stilton. Isil-isilikan Pinkyk lasterketa eroenean apuntatu dio eta Geronimo Stiltoni ez zaio ezer gustatu. Asteburua berarentzat amets gaizto bat izan da Pinkyrekin beti patinetan, ZUZIRI bat bezala ibili da entrenatzen. Lasterketa eguna iritsi da eta… ZER GERTATUKO DA ORAIN?


IRITZIA

Liburu honetatik gehien gustatu zaidana da, egiten dituzten ekintzak eta bukaera, baina hasieran bat-batean hasi da istorioarekin eta ez du hainbesteko deskribapenik egin.  Deskribapenak eginez gero hobeagoak jarri, hobeto ulertuko zen nola den pertsonaia bakoitza.
Laburtuz, hau da nire iritzia: liburuko istorioa barregarria izan da, amaiera izan da hoberena eta liburuak egindako letren aldaketa.
 Julen Urruzola

New Yorkeko misterioa. Irene Carques

New Yorkeko Misterioa


                                          Laburpen tentatzailea

New Yorkeko misterioa! David mutil bat da bere familiarekin oporretara joaten dena New Yorkera. Han, zenbait istripu dituzte lapur batzuekin, banda bat dena eta momentu horretan David ikertzen hasten da, bere osaba Wiliam sekuestratzen dutelako! Bera izango da hurrengo biktima? Edo bere osaba hilko dute?


                                                                                  Iritzia
 
Liburu honetatik gehien gustatu zaidana, alde batetik, istorioaren misterioa izan da eta, bestetik, New York-en gertatzen dela. Hala ere, oso mantxoa iruditu zait. Nire ustez, ahal zuten laburrago egin hasiera.
Laburbilduz, hau da nire iritzia: liburua oso hona iruditu zait, beti misterioarekin, ez dakizula gero zer gertatuko den......